Czytaj książkę: «Goazen txangora!»
Contenido
1 SINOPSIA
2 IRAKURKETA ERRAZA
3 Tximeleten lorategia
4 Paisaia liluragarria
5 EGILEAK
6 LEGEZKOA
SINOPSIA
Goazen txangora! izenburupean,
idazkera errazean landutako bi istorio aurkezten dira.
Lehenengo ipuina Tximeleten lorategia da
eta Hugo du protagonista bezala.
10 urte ditu eta txikitan izandako istripu baten ondorioz
Dena izeneko gurpil-aulkian mugitu behar da.
Ikastolatik, tximeletak ikustera joateko txango bat antolatu dute
eta bertan dituen zailtasun eta erraztasunak ikusiko ditugu.
Bigarren ipuinak Paisaia liluragarria izena darama.
Bertako protagonista Naiara da,
10 urte ditu eta begietako gaixotasun baten ondorioz, oso txikitatik itsu dago.
Kasu honetan, ikastolatik Santa Krutz mendira txango bat antolatu dute
paisaia baten deskribapena egiteko helburuarekin.
Bertan jakingo dugu nola bizi duen Naiarak egun hau
eta bere gaitasun eta ezgaitasunak nola azaltzen dituen.
Ikastolatik antolatutako bi irteeren deskribapenaren bidez,
desgaitasun ezberdineko pertsonaien ikuspuntuak azaltzen dira,
beraien bizipenak eta nola elkarbizitzen duten inguruarekin.
/* Script */
Liburuari buruzko informazio gehiago:
www.edicionesbeta.com
Jarrai iezaguzu hemen:
@EdicionesBeta
@edicionesbeta
@EdicionesBeta
/* Script */
IRAKURKETA ERRAZA
Irakurketa Erraza bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago.
Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da.
Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.
/* Script */
/* Script */
Tximeleten lorategia
/* Script */
Nire izena Hugo da eta 10 urte ditut.
Mendaro izeneko Gipuzkoako herri txiki polit batean bizi naiz.
Ni jaiotzean nire gurasoak oso pozik jarri ziren.
Aitonak esan zidan ikusi nindutenean negar egin zutela
eta musu asko eman zizkidatela.
Ez nekien pozagatik negar egitea posible zenik.
Baina egun batean, oso triste jarri ziren.
4 urte nituela, auto batek kolpea jo zidan
eta momentu horretatik ezin izan dut berriz ibili.
Ordutik aurrera, nire gurpil-aulkiak beti laguntzen dit,
nire lagunik onena da.
Bere izena Dena da, kolorez beterik dago
eta lagunek nire gustuko marrazkiak egiten dizkidate,
niri baimena eskatu ondoren.
Gaur ilusio handiarekin noa ikastolara.
Nereak, gure gelako irakasleak,
biharko txangoaren berri emango digu.
–Aurten tximeletak ikustera goaz San Pedrora!
–esan du Nereak.
San Pedro Elgoibarko mendi bat da, gertu dago,
mahai asko ditu eta zelai handi politak ere bai.
Txikitan, autoaren istripuaren aurretik eta ondoren,
bertara askotan joaten nintzen gurasoekin eta lagunekin,
eguna pasatzera eta primeran pasatzen genuen.
Ze ondo! Tximeletak maite ditut
eta oso zoriontsu egin nau hori entzuteak.
–Bikoteak egingo ditugu eta jolas bat egingo dugu.
Argazki kamera bat emango dizuegu bikote bakoitzari
eta egun osoa izango duzue
tximeletei argazkiak ateratzeko.
Hurrengo egunean, inprimatu egingo ditugu
eta bozketa1 bat egingo dugu. Puntu gehien lortzen duen bikotearen argazkia natura aldizkari2 ospetsu batean argitaratuko da eta denek ikusi ahal izango dute!
Oso pozik nago oso jolas interesgarria delako, baina...
Zergatik ez du inork nire bikotea izan nahi?
Nerea irakasleari esan diot
ez dudala txangorako bikoterik.
Bat-batean Ana ikaslaguna etorri da
eta haserretuta esan dit
bera izango dela nire bikotea irakasleak esan diolako.
Bihar, goizeko 9etan gelditu gara autobus geltokian.
Dena, nire aulki laguna, maletategian joan beharko da.
Gaur tximeletei buruzko informazioa irakurriko dut:
non bizi diren, nola bizi diren,
Darmowy fragment się skończył.